Gure zerbitzuak

Zer eskeintzen dizugu

Barrualdeen dekorazioa, emaztegaien lore-sortak, lore-sorta pertsonalizatuak, antzeztokien dekorazioa, barrualdeko lorezaintza, lore artifizialak, lore lehorrak, trofeoen diseinua, Gabonetako dekorazioa, lore-zentroak eta konposizioak. Eskatu nahi duzun beste edozer eta eskaintzen ahaleginduko gara.

Gainera, etxez etxeko banaketa-zerbitzua eskaintzen dizugu honako herri hauetan: Andoain, Aduna, Alkiza, Anoeta, Asteasu, Irura, Larraul, Errekalde, Tolosa, Villabona, Zizurkil...

Behar izanez gero, kontsultatu beste herriren bat.

BARRUALDEEN DEKORAZIOA

Gure ustez, landarez dekoratutako guneak dira gure naturaren zati bat transmititzeko modurik onena, ahalik gehiena zainduz une jakin bakoitzerako erabilitako elementuak:

  • Antzeztokiak
  • Elizak
  • Udaletxeak
  • Gabonak
  • Jatetxeak
  • Dendak
  • Tabernak
  • Udazkena
  • Udaberria

KANPOALDEEN DEKORAZIOA

Guneak berezi bihurtzen saiatzen gara, gure lore eta landareen eta ingurunearen artean loturak bilatuz, eta, modu horretara, naturaren eta lore-artearen magiaren artean nahasketa ideala sortuz:

  • Lorategiak
  • Ospakizunak
  • Aire zabaleko ezkontzak
  • Balkoiak
  • Terrazak

EZKONTZAK ETA URTEURRENAK

Loreek irribarre eginarazten dizute beti. Inoiz ez da garai txarra lore-sorta eder bat oparitzeko, are gehiago bezeroari egokitzen badiozu eta bereziago bihurtzen baduzu.

GARAZI LORADENDAn konfiantza hori ematen dugu, une bereziena izan dadin. Lore-sortetan, naturako elementuak loreekin fusionatzen saiatzen gara, loreen munduarekin magia egiten:

  • Ezkontzetako lore-sortak
  • Jaiotzako lore-sortak
  • Urteurren eta ospakizunetako lore-sortak
  • Amaren Eguna
  • San Valentin
  • Sant Jordi

HILETAK

Egun guztiak ez dira alaiak gure dendan, baina urte hauetan guztietan zorte handia izan dugu, jakin baitakigu nola landu loreak tarteko norbait agurtu behar dugunean. Badakigu xehetasun bakoitza kontu handiz lantzen, azken agurra berezia izan dadin.

Gehiago jakin nahi?

Beste motaren bateko zerbitzuaren bila bazabiltza, ez izan zalantzarik eta kontsulta iezaguzu. Zure beharretara egokituko gara!